Albisteak

 

Lekeitiko Udalak eta Costas-ek izandako bilerak elkarlanerako aukerak zabaldu ditu, udala eta ministerioaren artean.

Madrilen egin zen bileran, Maitane Larrauri Fraile Lekeitioko Alkateak, Pili Robles Barainka Alkateordeak eta Jone Goitia Goienetxea Udal Idazkariak Lekeitioko Kosta erabilera publikorako berreskuratzeko hainbat proposamen luzatu zizkioten Costas y Medio Marino saileko arduradunei. Hainbat proposamenen artean, lehentasunezko bi gai jarri zituzten mahai gainean Lekeitioko udal ordezkariek: lehena, San Juan inguruko konponketa lanak hasteko plangintza egin eta lehenbailehen martxan jartzea. Bigarrena, Mendieta ontziolaren egungo egoera juridikoa argitzea eta berau birgaitzeko neurriak hartzea.

Elkarlanerako aukera ezberdinak zabaldu dira bileran eta aurrerantzean eman beharreko pausuak zehaztu beharko ditugu orain.