Albisteak

 

Aurten, urte bukaera baino lehen, argiteri publikoaren zati bat, lehen fasea,  aldatu egingo da. Guztira  71 argi puntu aldatuko dira: Independentzia plaza, Uribarren , Gamarra, Apalloa, Resurreción Mª de Azkue, Igualdegi, Paskual Abaroaren zati bat, Trinitate, Intxaurrondo, Azpiri eta Arranegi zati baten.

Herriko argiteriaren aldaketa zatika egingo da eta alde zaharretik hasiko da.
 
Argiteri publikoaren aldaketak ondoko helburuak ditu:
 
- Energia elektrikoaren kontsumoak gutxitzea.
- Herriko argien iluminazio kalitatea hobetzea.
- Puntu-puntuko telekudeaketa instalatzea.
 
Argiteri aldaketa hauekin:

- Sodio-lurrunezko eta indukziozko luminariak Led teknologiarekin aldatuko dira.
- Herriko argien kontrol eta erregulazio sistema jarriko da.