Albisteak

 

Gogoratu Uribarren Abaroa egoitzako parkean dauden tresnak edozein herritarrek erabili ahal dituela, nahiz eta Egoitzaren edo Eguneko Zentroaren erabiltzailea ez izan.

Errehabilitaziorako 23 tresna daude, guztiz egokituta pertsona nagusi zein minusbaliotasuna dutenentzat.

32 pertsona egon ahal dira aldi berean ariketa egiten.

Tresnen diseinuak oso sinpleak dira eta azalpen-panelak dauzkate.

8:30etatik 20:30ra parkea zabalik dago urteko egun guztietan eta dohainik da.

Ariketa fisikoa egitea beti da osasungarri.