Albisteak

 

Plazer bat da, berriz ere, Lekeitioko
Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren edizio berri bat aurkeztea, jakina denez, 1989an sortutakoa, Euskal Herriko kale arteen eremuan aurrendaria da. Hasieratik, badira 27 urte jada, tokiko sorkuntza bultzatzeagatik, beste lurraldeekin harremanak sustatzeagatik eta bost kontinenteetatik etorritako konpainiak gonbidatuz beste herrialdeekin loturak irekitzeagatik apustu egin da.

Jaialdirako,lehentasunezkoak diren kontu hauek alde batera utzi gabe, 27. edizioa
2015ean izandako  edizioaren ondoren
hasitako gogoeta espazio batek markatuta dator, eta honek,lan hilabete bizi batzuen ondoren, apurka emango den transformazio prozesu bat hastearenbeharra izan du ondorio bezala.

Garai berri hau garapenean dagoen egoera kultural baterako transizio bat bezala kontsideratu daiteke.

Honengatik, Lekeitioko udalak, udalerrian  kale antzerki jaialdia garrantzi handienetako ekitaldi kulturala delako, egokitzapen  prozesu moldagarri batengatik apustua
egiten duela esan dezakegu.

Edizio honetako aldaketa hautemangarrien
bat irudi berri batengatik apustu egitea izan da, jaialdiari izen berri bat ipintzeaz gain:
KALEKA. Lekeitioko Nazioarteko Kale
Antzerki Jaialdia. Honekin, komunikazio­bide  berri ofizial guztiak estreinatzen direlarik:
Facebook, Twitter, Instagram, You Tube eta web­ orria  (www.kaleka.eus)

Kale antzerkiarekin lotura sendoa
mantenduz, KALEKAren filosofiak artisten lanekin harremana eta sorkuntza eremu
desberdinetako kolektiboek espazio publikoan, espazio berezi edo  ondare espazioetan eskuhartze akzioak
proposatzen dituzten lanak sustatzen ditu,  arte eszenikoak sartuz baina ez hauetara
mugatuz.

Urtean zehar KALEKAren lan bidearekin bat doazen ekintzak proposatuko dira (tailerrak,  akzioak, lan erakustaldiak…) parte­hartzea zabaltzeko eta herrian, eta tokiko proiektuekiko, eragin haundiagoa izateko
asmoarekin.

Jaialdiaren 27. edizioaren programazioa
indartuta ikusi da ondoko tokiko ekimen kulturalei esker:  Euskal  Zine  Bilera, Arropaineko Arragua etaLekittoko Deabruak, San Pedro Arrantzaleen Kofradia, Hitza,  Erabil, Traola, Kiñuka, eta Lekeitioko Elkarte Errekreatiboaren ordainezineko laguntzari
esker. 

Edizio honetan gertuko herrietako jaialdiekinloturak eratu dira baita, KALERKIrekin (Zarautzeko Udala),  eta honek Trocola Circus, Murmuyo eta Colapse taldeen lanak izatea ahalbidetu du. Gainera, aurten, Eika, Bizkaiko Foru Aldundia, Basque Tour eta BBK­ren babesa izan dugu.   

KALEKAko antolakuntza bera ere
sorkuntzaren sektorearekin elkartu nahi izan da, Miren Pastor ­artista  lekeitiarra eta gaur egun Madrilen bizi dena­diseinua eta komunikazioaren arduraduna
da.
Edizio honetan datozen konpainiak eta
artistak Kataluniatik, Balearretatik, Murtziatik, Andaluziatik, LeonGaztelatik, Madriletik,
Singapur, Berlin eta Txiletik datoz. 

2016ko egitarauak  honako aukerak gehitzenditu: Basurama kolektiboaren esku­hartzea, Toc de  Fusta­ren instalazio inteaktiboa, Zurrunka, Bigolis Teatre, Deabru Beltzak eta Hortzmugaren  proposamen ibiltariak, Murmuyok, Maiya Murphyk eta  Thomas Prattkik emandako profesionalei  zuzendutako tailerrak, Zine Bilerako proiekzioak, Murmuyo, 13 días, Gorka y Cia., Lapso Produkzioak, Trócola Circus, Lekittoko Deabruak, Colapse eta Circ Boveren ikuskizunen gain.  

Informazio osoa online web­orrian eta sare sozialetan eskuragarri
egongo da ekainaren 21tik aurrera eta  eskuko programak ekainaren 24tik aurrera
Lekeitioko Kultur Etxean.  

KALEKAren barruan dauden ekimen guzti
hauek paraleloki sorkuntza bultzatu eta
sustatu dezatela eta, aldi berean, 27 urtetik egunera arte
Lekeitioko hitzordu garrantzitsuenetarikoa aurten beste behin ere
gozatuko duzuelakoan gaude.