Albisteak

 
Atzo arratsaldean, Lekeitioko Auzolandegietako lehen txandako neska mutilak etorri ziren Udaletxera. Atzo heldu eta abuztuaren 1era arte egongo dira. Bigarren txanda iritsiko da ondoren herrian beste 15 egun igarotzera. Txanda bakoitza 15 bat lagunek osatzen dute. Auzolandegi hauek Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu eta izaera soziala daukate. Partehartzaile gehienak besteak beste, psikologia edota gizarte laneko ikasleak dira. Andaluzia, Valentzia, Madril, Kanaria, Katalunia , Zaragoza eta Euskaditik datoz lehen txandako neska mutilak. 18 urtetik 25era bitarteko gazteek partehartzen dute auzolandegi hauetan. Beraien egonaldian, astebarru goizetan, Uribarren Abaroa Egoitzara joango dira bertan dauden nagusiekin egotera, hauei bizipoza emanez. Ongi etorriak izan zaitezte Lekeitiora!!