Albisteak

 

Gaur arratsaldean Lekeitioko Auzolandegietako lehen txandako neska mutilak etorri dira Udaletxera. Gaur heldu eta uztailaren 31ra arte egongo dira. Bigarren txanda iritsiko da ondoren herrian beste 15 egun igarotzera.

Txanda bakoitza 20 bat lagunek osatzen dute. Auzolandegi hauek Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu eta izaera soziala daukate.  Andaluzia, Valentzia, Aragoi, Galizia, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Euskaditik datoz lehen txandako neska mutilak. 18 urtetik 26ra bitarteko gazteek partehartzen dute auzolandegi hauetan. Beraien egonaldian, astebarru goizetan, Uribarren Abaroa Egoitzara joango dira bertan dauden nagusiekin egotera, hauei bizipoza emanez. Ongi etorriak izan zaitezte Lekeitiora!!