Albisteak

 

Arrakasta handiz burutu dira aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak Lekeition.
 
“Lumentza, lehen etxea: Goi Paleolitoko labar-pinturak” izenburupean hitzaldi bi eman dituzte Diego Garate eta Joseba Ríos arkeologoak. Eguenean euskerazko saioa izan zen, arratsaldeko 19:00etan Azkue aretoan. Bigarrena, gaztelaniaz, zapatuan izan da eguerdiko 12:00etan.Guztira 55 lagun gerturatu dira hitzaldietara.

Diego eta Josebak, Lumentzako pinturak aurkitu zituzten arkeologoak ondo baino hobeto azaldu zituzten aurkikuntzaren nondik norakoak eta harek daukan garrantzia. Lea Artibai eskualdea oso garrantzitsua da, bereziki Paleolito amaierako Madeleine izenarekin (14.000-13.000) ezagutzen den kultura aztertzeko: era askotako tresneri aberatza aurkitu da inguruko aztarnategietan. Labar-pinturak baino ez ziren falta Lea Artibai eskualde honetan eta azkenik agertu dira, izan ere, ohizkoa da aipatutako Madelein kultura honetako aztarnak dauden tokietan pinturak agertzea. Azken ehiztari-biltzaileen kultura, bada, oso ondo islatuta dago gure eskualdean, gerora, nekazaritza eta abeltzantza garatuko ziren… Publikoaren balorazioa ezin hobea izan da.