Albisteak

 

Santa Katalina pasealekuaren egokitzapena IV. fasea.

Santa Katalina pasealekuaren egokitzapenaren IV. fasea amaitzear dago. Fase honetan, jolas gunetik irtetzen den espaloitik eta hurrengo espaloia arte burutu dira obrak. Farolak ere aldatu dira, argiteria hobetuz.

169 metroko luzera izango duen espaloiaren azken fase honek 236.500 eurotako inbertsioa izan du. Ekintza hau garatzeko, Lekeitioko Udalak 29.263,56€ko laguntza jaso du, Bizkaiko Foru Aldundiko azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko egitarauaren barne.