Albisteak

 

Administrazio-prozeduren epeak eten dira 

Administrazio-prozeduraren epeak eten egin dira, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua aplikatuta. Hau da, epeak eten egin dira eta alarma-egoera gainditzean jarraituko dute. Zalantzarik izanez gero jarri harremanetan Lekeitioko Udalarekin, 94 603 41 00 zenbakira deituz edo udala@lekeitio.eus emailera idatziz.