Albisteak

 
Apirilaren 26tik 14 urtetik beherako umeak kalera irten ahal dira

Hurrengo neurri hauek jarraitu beharko dira:
 ·         Egunean gehienez ordu bateko irteerak
·         Heldu bakoitzeko hiru ume ahalko dira gehienez
·         9:00etatik 21:00etara bitartean
·         Kasu guztietan heldu batek lagunduta
·         Ezin da jolaslekuetara joan
·         Bizilekutik kilometro bat urrundu ahalko da gehienez
·         Jostailuak atera daitezke, baina ezin dira partekatu beste umeekin

Osasun alarma egoeran gaude, zentzuz jokatu behar dugu eta arduratsuak izan. Gogoratu segurtasun neurriak hartzea eta besteekiko distantzia mantentzea.