Albisteak

 

ARMINTXEKO KOBA BABESTEKO LANAK

Armintxeko koba eta bertan aurkitzen diren grabatuak babesteko asmoz, lan ezberdinak egingo dira kobazulora sartzen den ur emaria txikitu eta bere irteera errazteko.

Gogora dezagun 2016an Armintxeko kobetan goi paleolitoko grabatuak aurkitu zirela. Irudi hauek gure arbasoen ondare dira eta garrantzitsua da hauek ondo mantentzea. Kobazuloa hirigunearen azpian dago eta, ondorioz, presio handiak jasotzen ditu. Hori dela eta, neurriak hartu behar dira koba eta bertan aurkitzen diren elementuak babesteko.

Lan hauek Bizkaiko Foru Aldundia, Uraren Euskal Agentzia eta Lekeitioko Udalak elkarlanean egingo dituzte. Lanak 3 fasetan egingo dira, fase bi berehala hasiko dira eta hirugarrena udan egingo da, euri gutxiago egiten baitu.