Albisteak

 
 AURREKONTUAK 2020 "ZEURE ERARA"

Aurten ere, Lekeitioko Udalak 2020rako Aurrekontuen inguruan herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko prozesua zabalduko du. Lekeition erroldatuta bazaude eta adin nagusikoa bazara, animatu eta bidali zure ekarpena edo iritzia! Aurrekontuetarako ekarpenak egiteko proposamenak egiteko bigarren aukera egongo da azaroaren 15etik 22ra bitartean.

Sarrerak
Gastuak
Laburpena


Partehartze prozesua ondokoa izango da:
•Azaroaren 15etik 22ra bitartean, herritarrok berriro ere, aukera izango duzue ekarpenak egiteko (bigarren buelta).Nola?  Eskuorri hau betez eta Udaleko edozein bulegotan aurkeztuz, udaleko web orrialdera (www.lekeitio.eus), parte hartzeko udal e-mail helbidera (partehartzea@lekeitio.eus) edo WhatsAppera (688727095) zure ekarpena edo iritzia bidaliz.

•Azaroaren 28rako, herritarrek egindako ekarpenak erantzungo dira.

•Azaroaren 28an herritarrei zuzendutako batzar zabala egongo da 19:00etan Kultur Etxean 2020ko aurrekontuak azaltzeko.

•Abenduaren 2an, 2020ko aurrekontuak onartzeko Osoko Bilkura egingo da.