Albisteak

 

Bake Epaitegiaren kudeaketa guztia Eusko Jaurlaritzari badagokio ere, Lekeitioko Udalak, Justizia Auzitegi Gorenari herritar batzuk proposatu behar dizkio, azken honek Bake-Epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko. 

Ez da lanpostu baten irekiera. Kargu baten izendatze soila da. Lanen artean dokumentuak izenpetzea da, aste barruko ezkontzak ospatzea eta auzokoen arteko auzietan bitartekari lanak eta kontziliazioak egitea dira. Horregatik, garrantzitsua da pertsona hau zabala eta baretsua izatea, bere lana, inoiz, horixe izango dalako: auzietan bakea eta erdibideak lortzea. 4 urtetarako izendapena da bake epailearena.

Interesatuek, 18 urte beteta izan behar dute, Lekeition bizi behar dira, gaitasun eta bateragarritasunari buruzko baldintzak bete behar dituzte eta euskaraz hitz egiten jakin behar dute.  Interesatuek, NAN (Nortasun Agiri Nazionala) fotokopiarekin eta ezgaitasun eta bateraezintasunari buruzko zinpeko aitorpenarekin Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko dira Abenduaren 12ra arte, hau barne.