Albisteak

 
Domekan egin ziren, ikasturte honetako 7. Udal Multikirol Topaketak. Oraingoan,  Eskola eta Ikastolako hezitzaileek lagunduta, baloi jolasen bitartez balio sozialak lantzen saiatu dira.. Goizeko 10:30tan hasita eguerdiko 13:00ak arte iraun zuen topaketetan 30 ume inguru ibili ziren jolasean.

Baloi jolasen bitartez, elkarlana, errespetua eta elkartasuna bezalako balioak landu dituzte ikasleek.
Ikasturteko azken topaketak ekainaren 13an egingo dira. Arrauna egingo dute Isuntzaren eskutik LH1 eta LH2ko ikasleek eta skate-arekin trebatuko dira Komando Ranpa Bakorekin LH3-LH4koek.