Albisteak

 

BEHOBIA-DONOSTIA LASTERKETARA JOATEKO AUTOBUSA

Udalak eta Amandarri​ kirol taldeak, Behobia – Donostia lasterketan parte hartuko duten herritarrentzat joan etorriko autobusa antolatu dute. Izena emateko Kiroldegiko harreratik pasatu behar da eta Kiroldegiko bazkideek 3 euro ordainduko dute autobusagatik eta bazkide ez direnek 5 euro.

Azaroaren 11an egingo den Behobia-Donostia lasterketa 1919an ospatu zen lehenengo aldiz. Aurten, 54. edizioa izango dugu eta jada erreferente bilakatu den lasterketak milaka korrikalari batzen ditu urtero.

Lekeitiotik autobusa azaroaren 11an goizeko 7:30etan irtengo da geltokitik eta Donostiatik bueltako ordua gutxi gora behera 14:15etan izango da. Lasterketara joatekoa bazara, hurbildu kiroldegira eta eman izena! Apuntatzeko azken eguna azaroaren 9a izango da!