Albisteak

 

Beldur Barik Lehiaketarekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da.

Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Parte hartzaileak:

Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:

1. kategoria: 12 – 17 urte
2. kategoria: 18 – 26 urte

Banaka zein taldeka parte hartu ahal dute, ikastetxe, ikasgela edo elkarte gisa.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek osorik bete beharko dute www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa (lehiaketaren atalean).

Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira

Lanak aurkezteko epeak:

Lanak jasotzeko epea zabalik dago eta 2016ko azaroaren 9an amaituko da.

Sariak:

- 1. kategoriako saria: 500 €
- 1. kategoriako aipamen berezia: 300 €
- 2. kategoriako saria: 500 €
- 2. kategoriako aipamen berezia: 300 €
- Ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria*: 300 €
- Herriaren saria*: 300€

Informazio osoa, www.berdurbarik.org webgunean aurkituko duzue.

Animatu!!