Albisteak

 

Emakumea eta Berdintasun Batzordeak ondoko ekintzak antolatu ditu hurrengo asteetarako:

  1. Azaroaren 25, 10:00etan Udaletxean, “Pleno Txiki”, Eskola eta Ikastolako LH6ko ikasleekin: AZAROAREN      25a,    EMAKUMEEN       KONTRAKO  INDARKERIA      EZABATZEKO      NAZIOARTEKO EGUNA dela eta.
  2. Abenduaren 1, 18:00 Ikusgarri Zine Aretoan: “Hezkuntza emozionala eta Sare sozialak” Ianire Estebanez psikologoaren eskutik (gaztelaniaz)
  3. Abenduaren 3, goiz eta arratsaldez: Autodefentsa tailerra 12-18 urte bitarteko neskei zuzenduta.
  4. Abenduaren 16, Barandiaran aretoan 18:00etatik 20:00etara: “Emakumeen komikiak eta komiki feministak” tailerra, emakumeek sortutako komikietan eta literaturan aditua den Josune Muñozen eskutik.
  5. Abenduaren 27an 18:00etan kulturetxean: haurrei zuzendutako ipuin kontalaria.

Erakusketa ere egongo da Barandiaran aretoan abenduaren 12tik-18ra:  “Emakumeek sortutako komikiak” erakusketa. Ordutegia 10:00-13:00/17:00-20:00.