Albisteak

 

Lekeitioko Udalak, Udaleko Berdintasun zerbitzua kudeatzeko negoziazio bidezko  prozedura eraman du aurrera. Udalak gonbidapena egin zien Emakundek homologatutako enpresei baina horrez gain, interesatuta egon daitezkeen bestelako enpresei edo norbanakoei ere deia egin zitzaien beraien proposamenak aurkeztera.
 
Murgibe Berdintasun arloko aholkularitza enpresako Itxasne Martinez Ojinaga izango da hemendik aurrera Lekeitioko Udaleko Berdintasun Teknikaria. Berau soziologoa da  eta hainbat urtez Europako proiektuetan ikerlari eta koordinatzaile lanetan ibili da. Gainera, esperientzi zabala dauka ikerlari eta aholkulari moduan euskal administrazioan. Kontratuaren iraunaldia 2 urtetarako izango da eta horretarako 36.800 (bez barne) eurotako aurrekontua dago. Udalak beraz, 8.200 euro gehiago inbertituko ditu Berdintasun arloan.

Herritarrek barikuetan izango dute aukera Berdintasun Zerbitzua jasotzeko aukera eta hilean behin asteazkenetan ere. Horrez gain, hilean behin egiten diren Emakumea eta Berdintasuna Batzordean parte hartuko du teknikariak.

Berdintasun Sailaren  egiteko nagusia Berdintasuneko II.Plana ezartzeko aholkularitza ematea; Genero Indarkeria Protokoloaren jarraipena egitea eta Hezkidetza proiektua egonkortzea izango da. Horrekin batera, planean zehaztutako ekintzak aurrera eraman, egokitu eta ebaluazioak egin beharko ditu. Azkenik, Udaleko langileentzat eta politikarientzat berdintasun arloan prestakuntzak emango ditu Berdintasun Sailak.