Albisteak

 

Dolu-egoeretarako doako arreta psikologikorako zerbitzua

 

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika Sailak "Betirako" laguntasun eta arreta programa sortu du, COVID19ak sortutako egoeraren ondorioz pertsona maite bat galdu dutenei laguntzeko helburuarekin.

Pertsona maite baten heriotzak sortutako dolua agur esateko prozesu natural bat da, emozio eta tristura handikoa, eta gehienetan senitartekoen eta gertukoen laguntzarekin gainditzen dugu. Alarma-egoeran bizitutako egoerek bereziki zaildu dute prozesu hori. Horregatik, oso garrantzitsua da zure burua zaintzen saiatzea eta zure nahigabea sentitzea, pixkanaka, horren lazgarria izan ez dadin.

Krisialdi honetan egoera horretatik igarotzen ari diren pertsona askok ez dute laguntza-baliabiderik jaso. Horregatik, oso garrantzitsua da, haiengandik hurbil gaudenok, hala egitera anima ditzagula. Egoera horretan dagoen senide edo hurbileko pertsonaren bat baduzu, eta laguntza espezializatua eta gertukoa behar duela uste baduzu, anima ezazu zerbitzu hau erabiltzera edo jarri gurekin harremanetan.

Betirako dolu-egoeretarako doako arreta psikologikorako zerbitzua da, COVID-19aren krisian zehar senideak eta pertsona maiteak galdu dituztenentzat. Betirakon sartzeko doako telefonoa 900 908 744 da, eta webgunea www.betirako.org.