Albisteak

 

Asteburu honetan Lekeitioko Udalak, Jabekuntza ikastaroen barruan, Bizenta Mogel ezagutzeko bisita gidatua eta tailerra antolatu zituen. Berau izan zen euskal literaturaren baitan idatzi zuen lehen emakumea eta beraz, beronek arrakalatu zuen gizonezkoen literatura.

Bisita gidatu honen helburua, historian esanguratsuak izan diren emakumeak ezagutzeko tartea eskaintzea da eta ikasturte honetako lehenengo saioak oso harrera ona izan zuen. 24 lagunek hartu zuten parte bisita gidatuan, 23 emakumek eta gizonezko 1ek; tailerrean berriz, 22 emakume izan ziren partaide.

Jabekuntza ikastaro hauekin jarraituz, hurrengo saioa “Bizikleta mekanika tailerra” izango dugu Urrian. Bizikletaren oinarrizko mekanika ezagutzeko tailer praktikoa izango da eta bakoitzak bere bizikleta eta etxean aurkitzen duen tresneria ekarri beharko ditu. Katalinak bizikletan kolektiboak zuzenduko du tailerra.