Albisteak

 
Urriaren 18an bizikleta mekanika tailerra antolatu genuen EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA IKASTAROEN barnean emakumeon autonomia sustatzeko helburuarekin. Talde polita batu zen plazan eguraldi ederrak lagunduta eskuak zikindu eta ikasteko prest. Ikastaroa guztiz praktikoa izan zen, eta benetan lagungarria izan zela jakinarazi digute bertaratu zirenek.