Albisteak

 

Lekeitioko Osasun Zentroak bularra ematen ikasteko tailerrak antolatu ditu. Lehen saioa ekainaren 27an izango da, ostirala, emaginaren gimnasioan (beheko solairuan) 12.30etik 14.30era. Ez dago izena eman beharrik parte hartzeko, sarrera librea da.

Tailerra haurdun dauden emakumeentzat eta bularra ematen ari direnentzat da, baina gaiaz interesa duen edozein emakumek parte hartu dezake.

Tailerra Mª Carmen Arribas emaginak eta Gotzone Escribano pediatriako erizainak emango dute. Emakumeak elkartu eta edoskitzearen inguruko zalantzak, esperientziak, arazoak, irtenbideak elkarbanatzeko eta teknikak ikasteko lekua da tailer hau.

Informazio gehiago jasotzeko anbulatoriora deitu, emaginarekin berba egiteko: 94 603 58 60