Albisteak

 

Lekeitioko Udalak, Udaleko Berdintasun zerbitzua kudeatzeko negoziazio bidezko  prozedura eramango du aurrera. Kontratuaren iraunaldia 2 urtetarako izango da eta horretarako 26.000 (bez barne) eurotako aurrekontua izango da. Oinarriak udaleko webgunean daude ikusgai eta aurkezteko epea urtarrilaren 17an amaitzen da.
 
Udalak dagoeneko, gonbidapena egin die Emakundek homologatutako enpresei baina horrez gain, interesatuta egon daitezkeen bestelako enpresei edo norbanakoei ere deia egin nahi zaie beraien proposamenak aurkeztera.

Zerbitzuaren egiteko nagusienak, udalaren berdintasun politika, protokoloak eta prozesuak gauzatzea, garatzea eta proposatzea izango da. Horrela, Lekeitioko Udaleko Berdintasun planean zehaztutako ekintzak aurrera eraman, egokitu eta ebaluazioak egitea izango da bere lanetako bat eta baita ere, Lekeition izan litezkeen bereizkeriazko egoerak identifikatzea, eta horiek ezabatzeko neurriak diseinatu eta sustatzea.

Teknikariaren perfilak, lizentziatura edo diplomatura izan beharko du: emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza- ikastaroa, gutxienez 150 ordukoa eta organo ofizial batek ziurtatuta (unibertsitatea edo administrazio publikoa), eta/edo emakumeen
eta gizonen berdintasunerako teknikari gisa edo lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzen gutxienez bi urteko lan esperientzia,lan bizitzako ziurtagirian ez ezik, enpresa
kontratatzaileak eman duen eta eginkizunak eta dedikazioa agertzen dituen ziurtagirian ere jasota. Euskara maila altua izatea, EGA tituluaz gain, erraztasunez idatzi zein hitz egiteko gaitasuna.

Berdintasunean diharduten eragile eta norbanakoekiko dinamizazio gaitasuna izatea baloratuko da. Pertsona aktiboa izatea baloratuko da, eta, horretarako, berdintasunarekiko ezagupena eta eskarmentua kontuan hartuko dira, bai eskualde mailan eta, baita Euskal Herri mailan
ere. Era berean, teknikariak esparru honetan izan dezakeen formazioa eta esperientzia ere kontuan hartuko dira.

ADMINISTRAZIO BALDINTZA ZEHATZEN AGIRIA

BALDINTZA TEKNIKOEN AGIRIA