Albisteak

 

Lekeitioko Udalak webgune berria dauka. Hilabetetan zehar BiscayTIK Fundazioarekin lankidetzan aritu ondoren, www.lekeitio.com web atariak itxura berritua eta eduki gaurkotuak ditu. Horrez gain, webgunearen bidez udalarekin 100 izapide telematiko baino gehiago egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei; izan ere, bideratze telematikoak ahalbidetzea webgunearen helburu nagusietako bat da.

Itxura berri honi esker, herritarrek udalerriko informazio guztia garbiago eta arinago irakurri eta bilatu ahal izango dute. Hasierako orrialdean aldaketa adierazgarriak egin dira eta orain Udalaren azken berriak soilik eskainiko ditugu bertan. Goiko aldean slider bat kokatu dugu eta bertan informazio garrantzitsuenak edota herritarrentzako eskuragarri egon behar direnak jarriko ditugu. Barneko atalei dagokionez, edukia modu erakargarriagoan aurkeztea erabaki da eta horretarako bannerrak erabili ditugu webgune osoan zehar.

Baina ez da webgunearen itxura bakarrik aldatu, edukiak berriztu egin dira ere bai. Argitaratu berri den webguneak herritarrentzako interesgarria den informazioa dauka, hala nola, udalaren antolamendu eta osaketari buruzkoa, udal zerbitzu eta baliabideak, eta, udalerriko egitura ekonomikoaren azalpena. Halaber, kostaldeko herri honetako bizilagunei eta datozen bisitariei zuzendutako eskaintza kulturala batzen du.

Herritarren eskura daude jada ohiko 106 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok udaleko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez, aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz. Lekeitioko biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, izapideen historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio.

Webgune berri honekin Udalaren eguneroko jarduera herritarrei hurbiltzen jarraitzeko asmoa dugu.