Albisteak

 

COVID-19: Kontuan izateko neurri bereziak

Ezohiko egoera honetan, herritarrok etxean geratzeko agindua daukagu. Mugimendu zirkulazioa mugatuta dago, baina badaude salbuespenak:

  • Etxetik edo telefonoz egin daitezkeen gauzak, horrela egin behar dira.
  • Botikak eta elikagaiak erosi edota lanera joateko etxetik irten gaitezke.
  • Etxetik hurbilen dagoen dendara joan eta erosketak egin, ahal dan denbora gutxienean.
  • Txakurra pasiatzera irten gaitezke, baina denbora tartea laburra izan behar da, txakurrak bere zereginak egin artekoa.
  • Kalean zehar banan-banan ibili behar da (dependentzia edo derrigorrez laguntza behar duten pertsonak izan ezik) Adibidez, txakur bat pasiatzera ezin gaitezke lagun bi joan.
  • Gazteen lonja edota txokoak itxita egon behar dira.
  • Lanera joateko autoa erabiltzean, banaka joan behar da. Debekatuta dago beste pertsona batekin joatea autoan.

Aurretik aipatutako neurriak ez betetzeak, isunak ekarri ditzake. Beraz gomendioak jarraitzea aholkatzen da eta seriotasunez jardutea. Denon artean lortuko dugu eta!