Albisteak

 

COVID POSITIBOEK GORA EGITEN JARRAITZEN DUTE LEKEITION

 

Kutsatu gehienak 10-29 eta 50-59 urte bitartekoak dira.

 

Azken asteetan COVIDaren kutsadurak gora egin du zeharo. Osasun arazo larri baten aurrean gaude eta horren kontziente izan behar gara. Positibo gehienak 10-29 urte bitarteko gazteen artean (bereziki 10-19 urtekoak) eta 50-59 urteko nagusien artean ematen dira. Era berean, kutsadurak lagun eta familiaren artean ematen dira, taldeetan batzean edota babestuago sentitzen garen egoeratan.

 

Oso garrantzitsua da edozein sintoma izatean neurriak hartzea, osasun zentroarekin harremanetan jartzea eta besteekin harremanak murriztea. Izan ere, oso erraza da birusa etxekoei kutsatzea.

 

Gogoratu, COVIDaren kutsadurak osasun arazo larriak sortzen dituela eta kasu askotan denboran zehar ere arrastoak uzten dituela. Erantzukizunez jokatu behar dugu, gure osasunagatik eta baita gure inguruan dauden pertsonengatik.