Albisteak

 

Pasa den ostiralean, otsailaren 21ean, Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Itsas Mugarteko ordezkariak Lekeitiora bertaratu ziren Lekeitioko Udaleko ordezkariekin bilera egiteko. Bertan otsailaren 2an jasandako denboralearen kalteen balorazioa egin zen.

Sortutako kalte bakoitzaren konponketaren ardura ze erakunderi dagokion zehaztea izan zen helburuetako bat. Zentzu honetan, udalak, konpontze lan ezberdinetarako aurrekontuak eskatuko ditu eta dagokion erakundeari emango dio horren berri.