Albisteak

 

2014ko denboraleen ostean egindako kudeaketa ezberdinak emaitzak izan ditu: Bizkaiko Foru Aldunditik 432.663,15 euro jaso dira eta Itsasertz Mugartetik (Costas) milioi bat euro inguru-arteko inbertsioa. Horrekin, San Juan eta Santa Katalina auzoak elkartuko dituen eraberritze integrala eta pasealekua egingo da.

2014ko Irailean Madirlen egindako bileran, ministerioko ordezkariek, 2014ko itsasoaren enbatak sortutako kalteak konpontzeari lehentasuna eman zioten. Modu horretan 2015eko larrialdiko laguntza bat eskaini zaio Lekeitioko eremu horri. Bileran, oinezkoen aisialdirako pasealekuaren proiektuari onarpena eman eta honen egokitzapena eta udalak egindako kudeaketa oso positiboki baloratu zuten. Proiektuan, egun dauden bideak konpontzea eta espazio publikoa berreskuratzeko pausuak zehazten dira, berreskurapena modu jasangarrian egin eta ingurugirora moldatuta egongo da. Eremu guztia naturalizatzea da helburua, dagoen lekuetan bertoko landaredia babestu eta ez dagoen lekuetan landatzea proposatzen da. Udalaren helburuak dira, inguru guztian segurtasuna bermatzea, aisialdirako espazioa irabaztea, eremua ikuspegi ekologikotik berreskuratzea eta etorkizunean etorriko diren itsasoko ekaitzen aurrean neurriak hartzea. Obrarako irizpideak ezarrita daude eta beharrezko dirua lortuta. Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Itsasertz Mugarteak (Costas-ek) jarri dute dirua. Dagoeneko hasita dagoen obra, Itsasertz Mugarteak eta Lekeitioko udalak burutuko dute aurretik adostutakoaren arabera. Urte amaierarago bukatuta egon behar dira lanak.

2014ko denboraleak sortutako kalteak ikusita lan ezberdinak burutu dira. Lehenego eta behin geologiko bat egin zen inguru ingurua nola zegoen jakiteko eta kalteen balorazio bat edukitzeko. Behin behineko segurtasun neurriak hartu ziren. Ondoren, Azterketa Geoteknikoa eskatu zuen udalak, itsaslabarra nola konpondu eta interbentziorako proiektu bat idatzi zen horrela. Udalak egindako proiektuak Lekeitioko itsaslabarraren berehalako egonkortzea eta konpontzea zehazten du.