Albisteak

 

Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin lankidetzan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak 2013an martxan jarri zuen aholkularitza juridikoko doako zerbitzu bat adinekoentzat.

Zerbitzuak oinarrizko aholkularitza juridikoa ematen du zalantzak argituz, eta beharrezkoa bada, arazorik larrienak konpon ditzakeen norbaitengana bideratzen du. Zehazki, honako arlo hauek artatzen dira:
• Testamentuak, herentziak eta ondorengotzak.
• Gizarte Segurantzako pentsioak, gizarte-prestazioak eta gizarte-zerbitzuak.
• Dibortzioak, hitzarmen arauemaileak eta bisita-erregimenak.
• Kontsumoa, banka eta aseguruak.
• Laguntza eta agiri judizialei buruzko informazioa, eta, behar izanez gero, doako justiziaren eskabidea.
• Auzokoekiko arazoak, jabetza horizontala.
• Ezgaitze judiziala eta tutoretza judiziala.
• Administrazioen aurrean egin beharreko beste izapide batzuk (izaera soziala ez dutenak).

Zerbitzu hori eskatu ahal izango dute Bizkaian erroldatuta dauden 60 urtetik gorako pertsonek.

Zerbitzua Bilbon, Lersundi kaleko 14an (Zabalgunea) ematen da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 11:00etara, aurretiazko hitzordua eskatu ondoren.

Informazioa:
• Gizarte Ekintza Sailaren 900 22 00 02 telefonoaren bidez (doakoa).
• Gizarte Ekintza Sailaren web gunearen bitartez.