Albisteak

 

35 herritar inguru Lekeitioko euskararen erabileran eragiteko lanean jarri dira, lau lantaldetan antolatuta. Guztien artean osatzen dute "EIXU, bigarren berbia be euskeraz" dinamika, Udaleko Euskara Sailarekin koordinatuta. Lantalde bakoitza bere alorrean dabil euskararen erabileran eragiteko:

10 lagun batu dira "Euskara Zuzena, jatorra eta egokia" lantaldean eta beraien asmoa Lekeition egun egiten den euskararen kalitatean eragitea da, eta, bide batez, erabileran. Beste 8 lagun, herriko komertzioetako "Hizkuntza paisaia euskaratzeko" lantaldean dabiltza. Badira ere "Kontzientziazio" lantaldea eratu dutenak, horiek Ikastolan eta Eskolan guraso, begirale eta irakasleentzako tailerrak ematen dabiltza, euskaraz kontzienteki eragiten hausnartzen. Azkenik, bada aspaldian entzutetsu egin den lantaldea ere "Komunikazioarena". Horien helburua udaberrirako Lekeitioko euskararen inguruko dokumental bat ateratzea da. Hala ere, poliki-poliki badoaz dokumental horren zenbait zati aurreratzen. Sare sozialetan eta zine aretoan ari dira erakusten bolo-bolo.  Hemen orain arte zabaldutako bi sketx-ak:

https://www.youtube.com/watch?v=nUiiYHYui-Y

https://www.youtube.com/watch?v=lmVCXyOKC78