Albisteak

 

Etxez etxeko laguntza zerbitzuan ordezkapenak egiteko laguntzaileak behar dira. Hori dela eta  Lekeitioko Udalak lan poltsa bat atera du aldi baterako kontratazioak egiteko. Lehiaketa-oposaketa sistemaren bidez hornituko da poltsa.

Bete beharreko baldintzak, besteak beste, ondokoak dira:

  • Profesionaltasun ziurtagiria edo honen baliokidea izatea edota hau 2016ko abenduaren 31rako frogatua izatea.
  • 1go Hizkuntza Eskakizuna edo honen baliokidea izatea edota hau 2016ko abenduaren 31rako frogatua izatea.

Aukeratzeko prozesuari dagokionez, alde batetik merituak baloratuko dira eta bestetik kasu praktiko bi eta bakarkako elkarrizketa egongo dira.

Egun Lekeitioko Udaleko Etxeko Laguntza Zerbitzuak dependentzia egoeran dauden 42 bizikidetza unitateri egiten dio arreta, zuzenean 48 pertsona atenditzen direlarik.

Etxeko Laguntza zerbitzua 7 udal langilek ematen dute eta hauek ordeztu behar diren kasuetarako lanpoltsa hau erabiliko da, kalitatezko zerbitzua ematen jarraitu nahi duelako Lekeitioko Udalak.

Prozesuan parte hartzeko eskariak, Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta baita udaleko web orrialdean (www.lekeitio.eus) dauden  eredu ofizialeko  inprimakietan  bete beharko dira.

Eskariak eta atxiki beharreko agiriak aurkezteko epea 2015eko abenduaren 4rarte izango da, hau barne eta  Udaletxeko Erregistro  Orokorrean aurkeztuko dira.
Edozein informaziorako deitu 94 603 41 00 telefonora.

 OINARRIAK