Albisteak

 

Udalak eta Lekeitioko Elizak Andra Mariaren Zeruratzea Basilikara berriz ere bisitak egitea adostu dute.

Erakunde biek sinatu dute elkarlanerako hitzarmena Andra Mariaren Zeruratzea Basilika berriz ere udaldian bisitatu ahal izateko, izaera erlijiosoko Kultur Ondarea zabaltzeko helburua daukaten ekintzak martxan jartzeko lehenengo pausu moduan.

Hitzarmen honekin lortutako konpromisoetariko bat da Lekeitioko Basilika, Bizkaiko gotiko berantiarraren eredurik paregabeena, bisita turistikoetarako jendeari zabaltzea, kontutan izanik Lekeition turismoak daukan garrantzia garapen ekonomikoaren motor moduan.

Gainera, bisita hauek hiribilduko historian eta ondarean murgiltzeko aukera emango dute, ez bakarrik turistei baita herritarrei ere.

Udaldiko egutegia 2015eko abuztuaren 11tik irailaren 30era bitartean izango da, hurrengo eskaintzekin:

     

  • Bisita libreak: astelehenetik zapatura 10.00etatik 12.00etara eta 16.00etatik 17.00etara; pertsonako 2€.
  •  

 

     

  • Bisita gidatuak: astelehenetik zapatura 12.00etan eta 17.00etan. Bisitak ordu beteko iraunaldia izango du, 4€ko kostua dauka eta interesatutako pertsonak turismo bulegora zuzendu beharko dira erreserba egiteko (946844017).
  •  

 

     

  • Audiogida zerbitzua 3€ren truke bisita libreak egiterakoan informazioan sakondu nahi dutenentzat.
  •  

Sarrera kobratzeak ekimen honek sortzen dituen gastuak finantzatzea du helburu, jasangarritasun ekonomikoa aurkitze aldera.

Bukatzeko esan beharra dago bisita hauetatik ateratako emaitzen arabera, bisiten denboraldia zabaltzea aztertuko dela.