Albisteak

 

Lekeitioko herria osatzen dugun bizilagunen artean jatorri aniztasuna dago. Herria hainbat herrialde ezberdinetako jatorria duten pertsonek osatzen dute eta aberastasun horri fruitua atera asmoz Lekeitioko udalak 2015eko urrian, elkarbizitzarako egitasmo parte-hartzailea jarri zuen martxan.

Egitasmo horretatik lekeitiarrak eta atzerritarrak osatutako lan talde bat sortu zen eta hainbat ekintza antolatzen ditu besteak beste "Bizilagun programa", laster kaleratuko den atzerritarrei zuzendutako informazio triptikoa, txutxumutxuak desmontatzeko sketxak etab.

Lan taldea hileko azken ostegunetan batzen da 18:30etan Udaletxean eta zabalik dago ekarpenak egin nahi dituen herritar orori. Lan taldeak atzerritarren harrera eta informazio gune bat izateko helburua ere badu.