Albisteak

 

Eskola Publikoan ikasgelak moldatzeko hobekuntza lanak hasita daude eta uda bukatu baino lehen, Haurreskolan ere, teilatua konpontzeko lanak burutuko dira. Guztira 80.582,98  euro  inbertituko dira.

Herriko Eskola Publikoan hasi dira gelak egokitzeko obrak. 2015 ekitaldirako, eskola komunitatearentzat lehentasuna zuten eskolako frontoiaren itxierak eta HH4 gelen egokitzeak.
2015erako Udalak duen aurrekontuan ez da aurreikusten bi kontzeptu hauetarako beharrezkoa den diru kopurua, ondorioz, Lekeitioko Udaleko Gobernu Talde berria eta Eskolako arduradunak batzartu ostean, eraikin gorriko gelak egokitzea adostu da.
Obrak  35.582,98 euroko inbertsioa suposatuko du eta abuztuan bukatuko da.
Bestalde, nahiz eta aurtengo aurrekontuetan haurreskolako eraikinaren hobekuntzarako dirurik aurreikusita ez egon, Lekeitioko Udalak, itoginen arazoa konpontzeko funtsezkoa ikusten du haurreskolako teilatuan obrak egitea. Teilatuko isolamendu eta inpermeabilizazioa obrak 45.000 euroko inbertsioa suposatuko du. Lanak abuztuan egingo dira eta kurtso berria hasi baino lehen bukatuta egongo dira. Amaitu den kurtso honetan,  Lekeitioko haurreskolan, 0-2 urte tarteko 28 ume izan ditugu.
Teilatuaz aparte, Lekeitioko Udalak Haurreskolako barruko aldean beste hobekuntza batzuk ere egingo ditu: berogailuak babestu, erdigunea zuriz margotu, kanpoko eskailerak konpondu, eta zentroaren eguneroko funtzionamendurako nahitaezkoak diren beste moldaketa txiki batzuk gauzatu.
Azkenik adierazi, lanak bukatu bezain laster, garbitasun sakon eta orokor bat egingo duela Lekeitioko Udalak.