Albisteak

 
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak kostaldean espero diren 5 metrorainoko olatuengatik, alerta laranja ezarri du gaurtik hasi eta biharko goizeko 9ak arte. Alerta horia ere jarri du espero diren euriengatik.  Hori horrela, Puertos-ek berari dagokion segurtasun neurriak hartuko ditu eta esaterako Tala ingurua itxiko du. Lekeitioko Udalak, bere aldetik, San Juan ingurua itxita mantenduko du. Zentzu berean, gaur eta bihar plaza azpiko komunak itxita egongo dira eta sortu litezkeen kalteen arabera erabakiko da asteburuan zabaltzerik den.
Bizkaiko kostan izango da egoera larriena, goizaldeko bostetan, itsasgorarekin batera, 4,71 metrorainoko olatuak izango baitira. Arratsaldean, 17:25ean, 4,5 metrorainoko olatuak izango dira, eta hurrengo itsasbeheran, 4,84 metrorainokoak.
Herritarrei eskatzen zaie, arduraz eta zentzuz jokatzeko eta ezarritako segurtasun neurriak errespetatzeko.