Albisteak

 
Domekan egin ziren, ikasturte honetako 6. Udal Multikirol Topaketak. Oraingoan,  Akarregi Pilota taldearen laguntza izan dugu. Goizeko 10:30tan hasita eguerdiko 13:00ak arte iraun zuen topaketak. LH 1-2ko 20 ume inguruk parte arte zuten, giro ederrean murgilduta.

Udal multikirol proiektuak, herrian dauden kirol aukera guztiak ezagutzeko aukera eman nahi die umeei.  Umeak kirol taldeetan banatu ordez, kontrako logika aplikatu dugu: herriko kirol taldeak gure proiektura ekarri eta umeek kirol denak ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hurrengo topaketa maiatzaren 17an egingo da Marierrota Boleibol taldearekin. Ikasturteko azken topaketak berriz arraun eta skate-aren inguruan izango dira: Isuntza Arraun elkarteak eta Ranpa Bako eskate taldeak prestatuko dituzte topaketak.