Albisteak

 

 I. KARTEL LEHIAKETA - 1.000€-ko SARIA JOKOAN!

Euskal Zine Bilerak, 2016ko urriaren 16tik 23ra bitartean ospatu den 39. edizio honetan, I. Kartel Lehiaketa martxan ipini du, Euskal Zine Bileraren helburuetariko bat baita sorkuntza eta partaidetza sustatzea.

Hori horrela, ekainaren 1etik hasi eta uztailaren 31ra bitartean (data biak barne) zuon lanak aurkezteko epea zabalik duzue! 1.000€-ko saria dago jokoan!

39. edizio honetan Euskal Zine Bilera euskal zinemagintzaren topagunerik garrantzitsuena dela argitara ekarri nahi dugu. Izan ere, Euskal Zine Bilera kako ezin hobea dugu zine-zaletasuna dutenak euskal zinea den itsasontzira igoarazteko.

Hau honela, aurtengo Euskal Zine Bilerako kartela KAKOArekin lotzea nahi da; esan bezala, Euskal Zine Bilera euskara hutsean egiten den munduko zine bilera bakarra delako, euskaraz lan egiten duten zine-egileak harrapatu eta batzen dituen zine bilera delako.

Gainera, Euskal Zine Bilera ikuslegoa euskarazko zinemagintzara erakartzen duen kakoa ere izaten jarraitzea nahi dugu. Azken finean, urtetik urtera Lekeitioko Euskal Zine Bilera euskarazko zinemagintzaren bilgune eta erakusleiho garrantzitsuena izatea nahi dugu.

Lanak bidaltzeko emaila: zinebilera@zinebilera.com

Informazio gehiago: https://m.facebook.com/euskalzinebilera/

OINARRIAK

IZEN EMATE ORRIA