Albisteak

 
Lekeitioko komertzioetako hizkuntza paisaia aztertu ondoren kezka sortu zaigu, hain zuzen, ez dugulako uste euskara lehentasunezko hizkuntza denik. Horrela bada, eskaintza bereziak, produktuen  salneurriak, menuaren kartak eta abar gazteleraz badaude nagusiki, euskararen erabileran eragina dute. Batetik, ohitu egiten gara irakurri dugun berbekin eta inkontzienteki gazteleraz berbetan hasten gara eta, bestetik, bezeroak ez daki saltzailea euskalduna den ala ez.

Gure ustez, euskara izan beharko litzateke hizkuntza nagusia eta beste hizkuntzak bigarren mailakoak (letra txikiagoz idatzita adibidez).
Hori horrela, herritarren lantalde bat sortu da, Udalaren laguntzarekin, informazioa emateko eta euskaratzen laguntzeko. Lehendabiziko bisita egiteko Ikastolako eta institutuko ikasleen laguntza izango dugu. Aste honetan hasiko dira herriko komertzio guztietan bisitak egiten.