Albisteak

 

EUSKARAZ ALFABETATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Lekeitioko Udalak 18/19 ikasturtean HABEk homologatutako edozein euskaltegitan euskaraz ikasten aritu diren lekeitiar ikasleei diru-laguntzak emango dizkie, azken urteetan egin den legez. Horretarako, ikasleek 2018-2019 ikasturtean euskaltegian izena emanda izan dutela eta asistentziaren %80 bete dutela frogatu beharko dute. Diru-laguntzak ikasitako mailaren araberakoak izango dira.

Informazio gehiago hemen