Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzak koronabirusa geldiarazteko Euskadi Osorako prebentzio neurriak ezarri ditu.

Prebentzio-neurri berriak hartu dira herritarren osasunerako berehalako eta ezohiko arriskuak jarraitzen baitu:
1.- Edozein motatako jarduerak bertan behera uztea: Museo, Erakusketa-areto, Ostalaritza (etxeko zerbitzua izan ezik), Kirol instalazioak, Joko-lokal, Txoko, Elkarte gastronomiko edo Otoi egiteko zentroetan.

2.- Adinekoentzako eguneko zentroen itxiera.

3.- Adinekoei egoitza-zentro publikoetan edo pribatuetan egin beharreko bisiten murrizketak, eguneko/egoiliar bakoitzeko pertsona bakar batek egin ahal izango du bisita. Gainera bisitariei zentroaren sarreran tenperatura hartuko zaie eta 37,0ºC-tik gorako bisitariei sarrera mugatuko zaie.

Metro eta erdiko gutxieneko segurtasun tartea bermatzen ez duten lokaletan jarduera mugatzea. Metro eta erdiko gutxieneko distantzia hori edozein pertsona konzentrazioari aplika dakioke.

INDARRALDIA
Agindu honetan aurreikusitako prebentzio-neurriek hamabost egun naturaleko indarraldia izango dute, hurrenez hurren adosten diren luzapenak alde batera utzi gabe.

ARGITALPENA ETA ERAGINA
Neurri horiek bihar sartuko dira indarrean, gaur bertan argitaratuko baitira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Nolanahi ere, neurri hauek GAURTIK aurrera aplikatzea gomendatzen da.