Albisteak

 
  • Guztira 7 kontratu diruz lagunduko dira, 6 jardunaldi osokoak eta jadunaldi erdiko bat.
  • Diru-laguntza eskatu ahal izateko enpresa zein kontratatutako pertsona Lea-Artibai eskualdekoak izan beharko dira.
  • Eskabideak egiteko epea bariku honetan, azaroak 11, bukatzen da.

Markina-Xemeinen, 2016ko azaroaren 8an.

Lea-Artibai eskualdeko enpresek egindako kontratazioak diruz lagunduko dira Lanbideren Tokiko Ekintzak programaren baitan eskualderako aurkeztutako proiektuak onartuak izan ondoren. Programa honi esker erakundeetatik egiten diren  kontratazio zuzenak eta enpresek egiten dituzten kontratuak diruz laguntzen dira.
Eskualdeko enpresek egindako kontratazioetarako dagoen diru-poltsa 37.435,44 eurokoa da. Diru-poltsa hori 7 kontratu diruz laguntzeko izango da, 6 jardunaldi osokoak eta jardunaldi erdiko bat.

Laguntza eskatzeko, enpresa zein kontratatu duten pertsona eskualdekoak izan behar dira. Jardunaldi osoko kontratuetarako gehienez 6.000 euroko laguntza egongo da eta jardunaldi erdiko kontrataziorako diru kopurua horren proportzionala izango da.

Honako ezaugarri hauek ere bete behar dira diru-laguntza eskatu ahal izateko:

  • 2016an egindako kontratua izan behar da eta enpresarentzat langile kopuru garbian igoera izan behar du.
  • Gutxienez 6 hilabeteko iraupeneko kontratuak izango dira.
  • Kontratatuak Lanbiden izena emanda egon behar dira.

Tokiko Ekintzen baitako proiektua izanik, 2016ko ekainaren 15eko Ebazpena betetzeko ezaugarriak dituzten kontratuak gailenduko dira, hala nola, kontratuen %40a emakumezkoenak izatea.

Diru-laguntza hau eskatzeko epea bariku honetan, azaroaren 11an, bukatuko da eta oinarriak zein eskari orria Leartibai Garapen Agentziaren web orrialdean daude eskuragarri, www.leartibai.com.