1. KOKAPENA
Lekeitioko plazan izango da azoka, eta gehienez 12 saltoki jarriko dira. Eguraldi ona badago, plazan bertan izango da eta euria edota haizea iragarrita badago, printzipioz, Kontzijopean izango da, Udaletxe azpian.2. AZOKA EGUNA
2020ko martxoaren 15ean ospatuko da azoka, emakume langilearen Nazioarteko egunaren harira (martxoaren 8).
Erakusketa eta salmentarako ordutegia 12:00etatik 15:00etara izango da.
Partehartzaileek plazan kotxea sartzeko aukera izango dute deskargak egiteko, 10:00etatik 11:30ak arte.
3. ESKAINIKO DIREN BALIABIDEAK
- Partehartzaile bakoitzeko gehienez bi mahai eta 2 aulki utziko dira. Mahaiak tolesgarriak dira eta bere neurriak 183 x 75 x 74 dira. Saltokia estalita izan nahi izanez gero, bakoitzak ekarri beharko du horretarako toldoa, itzalkina,…) Udalak ez du estalkirik utziko eta.
- Azoka hasi baino arinago, partehartzaileek euren materiala plazan deskargatu ahal izateko autoarekin plazara sartzeko udal baimena.
- Azokan salmenta egiteko udal baimena.
4. AGIRIAK, BETE BEHARREKO BALDINTZAK ETA PROZEDURA
Agiriak:
Agiri hauek erantsi beharko zaizkio eskaera orriari:
- Eskabide-orria, eredu ofizialean. Aitorpena oso-osorik bete beharko da: eskatutako datu guztiak adierazi ezean,eskabidea ezetsi ahalko da. Aitorpena oso-osorik bete beharko da: eskatutako datu guztiak adierazi ezean,eskabidea ezetsi ahalko da.
- Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
- Eskatzailearen erroldatze ziurtagiria.
- Eskatzailea Jarduera Ekonomikoetan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiri ofizial eguneratuaren fotokopia, azokan merkaturatzen dituen produktuetako edozeini dagokion kategorian.
- Merkaturatuko diren produktuen deskribapena, haiek egiteko erabili diren material edo lehengaiak, jarduera berritzailea izatea puntuagarria izango dela kontuan izanda, jardueraren ezaugarriak adierazi.
- Produktuen argazkiak.
Bete beharreko baldintzak:
- Emakumea izatea.
- Jarduera Ekonomikoetan alta emanda egotea.
- Partehartzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du.
- 18 urtekoa edo 18 urtetik gorakoa izatea.
- Sorkuntza eta ekintzailetzaren ondorio diren produktuak eskaintzea.
Prozedura