Albisteak

 

Erraldoi eta buruhandiak ateratzeko deialdia!

Herriko ondarea mantentzeko helburuarekin, Don Terentzio eta Doña Tomasa erraldoien eta buruhandien jarraipena bermatzeko konpartsa bat sortu nahi da, herriko sinbolo eta irudi dira eta.

San Pedro eta San Antolin jaietan erraldoi eta buruhandiak kalera ateratzeko baina, ezinbestekoa da bolondres talde baten parte hartzea. 16 urtetik gorako edozein lagun izan daiteke konpartsakide eta partaideek ordainsaritxo bat jasoko lukete.

Animatu eta eman izena ekainaren 15a orduko hemen, Lekeitioko Udaleko sareetan edo arratsaldez kultur etxean.

Informazio gehiago: 94 624 34 82