Albisteak

 

Euskal Zine Bileraren baitan Lekeitioko zine zale txikienek ere aukera izango dute euskarazko zineaz gozatzeko. Aurtengo berrikuntzetako artean, bada honakoa ere: umeentzako zine emanaldiak goizez ematea. Horrela, bada, Ikastolako zein Eskolako LH1 eta LH3 bitarteko ikasleek gaur izan dute aukera Juanba Berasategik eginiko Barriola, San Adriango Azeria ikusteko. LH4 eta LH6 bitarteko ikasleek aldiz, ostegunean izango dute hitzordua. Aita, zonbia naiz filma ikusteko aukera izango dute.

Ekimen honekin euskarazko zinemagintzarekiko zaletasuna lortu nahi da eta txikitatik Euskal Zine Bilerarekin harremanetan jarri nahi dira herriko txikienak.