Albisteak

 

Euskara merkataritza eta ostalaritzan!

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Lekeitioko Udalarekin elkarlanean, herriko merkatari eta ostalariei euskara kontuan izateko laguntza eskaintzen die.

Establezimendu txikiek ematen diote bizitza udalerriei, eta herri-bizimodua posible izan dadin, haien presentzia beharrezkoa da. Apurka-apurka ateak irekitzen eta bezeroak jasotzen hasi dira. Dena den, arau eta neurri berrietara egokitu beharko dira, jabe zein bezeroak

Hori dela eta, arau horien berri ematean, euskara kontuan izateko laguntza eskaini nahi zaie establezimenduei.

Krisi garaietan, ahulenak eta txikienak dira kalte gehien jasaten dutenak. Merkataritzako sektorean ondo asko sumatu duzue hori. Gauza bera gertatzen zaio euskarari, lehentasuna hizkuntza handiei eman zaie pandemia egoera honetan, kontuan izan gabe euskarak lehendik ere bultzada behar zuela bizirik irauteko.

Zure udalerria udalerri euskalduna da, herritarren gehiengoa euskaraz bizi da, bertan mantentzen dugu bizirik gure hizkuntza. Orain inoiz baino gehiago herritarrei gertutasuna erakustea dagokigu, gure hizkuntza eta gure bizilagunak zainduz eta mimatuz. Horregatik, zerrenda honetan bildu dizkizugu COVID19 pandemiak eraginda hartu beharreko neurrien inguruko oharrak, zeuk begiratu eta inprima ditzazun: https://labur.eus/covid19kartelak.

Esteka hori bisitatzeko arazoak izanez gero, 943 81 69 69 telefono zenbakira deitu, eta bertan lagunduko dizugu. Horrez gain, gogorarazi nahi dizugu urte osoan bezalaxe, merkataritza eta ostalaritzako itzulpen, kartel eta menuak ere egiten ditugula. Aurtengoan, gainera, badirudi hurbileko turismoa izango dela nagusi. Aukera paregabea da euskara lehen lerroan jartzeko eta bisitariak etxean bezala sentiarazteko. Eskaera horiek egiteko, 943 81 69 69 zenbakira deitu edo administrazioa@uema.eus helbide elektronikora idatz dezakezu.