Albisteak

 

Euskarazko liburuak %35eko deskontuarekin

Lekeitioko liburutegian euskarazko liburu bat maileguan hartzean, erosketa-txeke bat jasoko da, euskaltzaleen Topagunea eta Udaleko Euskara zerbitzuak eskutik.

Martxoaren 18tik maiatzaren 31ra bitartean, herriko liburutegian maileguan hartutako euskarazko liburu bakoitzeko txeke bat lortu ahalko duzue, gero Aralde dendan liburuak erostean %35eko deskontua lortuz.

Irakurri, gozatu eta oparitu lema pean, kultur egitasmo honen helburu nagusiak, batetik, euskarazko literaturaren kalitatea ezagutaraztea da, eta bestetik, irakurzaletasuna eta liburutegi publikoen erabilera sustatzea. Erosketa-txekeak ekainaren 16ra arte erabili ahal izango dira.