Albisteak

 

Hirugarren urtez, Gababusa ekimena jarri dugu martxan gainerako Lea Artibaiko Udalerriekin batera. Helburua gazteak “modu seguruan” mugitu ahal izatea da. Horretaz gain, eskualdeko gazteen arteko kohesioa eta elkar ezagutzea be bultzatu nahi ditugu, azken finean horrelako egitasmoek eskualde izaera indartzen baitute. Pasadan urtean 3000 gazte inguruk erabili zuten zerbitzua, orain dela bi urtekoaren bikoitza.

Funtsean, proposamena, batez be, itzulerako autobusak jartzearena da. Horrela, eskualdeko jai esanguratsuenetan, 02:00, 04.00 eta 05:30ean, autobusak eskualdeko edozein herritara itzultzeko aukera eskainiko dute. Ekainetik aurrerako itzultzeko gababusak hauek dira:

Ekainak 13, Oletako jaiak
Ekainak 27, Ondarroako zapatu azule.
Uztailak 3, Amorotoko kontzertua
Uztailak 18 eta 19, Markina-Xemeingo jaiak
Uztailak 24,  Ispasterko jaiak.
Uztailak 25,  Etxebarriko jaiak.
Abuztuak 13 eta 17, Ondarroako jaiak.
Irailak 18, Aulestiko kontzertua

Joaterakoan, hau da, jaira joateko, garraio publikoaren aldeko apustua egingo da, posible den kasuetan, eta zailagoa den kasuetan gababusa egongo da joateko. Hauek dira Lekeitiotik eskualdeko herri ezberdinetara joateko egongo diren gababusak:

Ekainak 27 ondarruko zapatu azule: 17:45
Uztailak 24 ispasterreko jaiak: 21:45
Uztailak 25 etxebarriko jaiak: 21:30
Abuztuak 13 ondarruko gazte eguna: 21:45
Abuztuak 17 ondarruko arrantzale eguna: 17:45
Irailak 18 Aulestiko jaiak: 21:35
 

Dena den, informazio gehiago edukitzeko, egun eta ordutegiei buruz batik bat, kartelak jarriko ditugu ohiko lekuetan. Izena ematea beti ere Kultur Etxean egingo da, beranduenez aste horretako eguenean. 
Gababus izena dauka egitasmoak eta eskualdeko 12 udalerriek parte hartu dugu. Egitasmoa, Lea Ibarra, lea Artibai eta Bizkaiko Foru Aldundiaren hartzeko elkarlanaren bidez aterako da aurrera; Foru Aldundiko Udal Gaztedi programaren laguntza izango du.