Albisteak

 
  • Gababusa martxan jarri dugu. Helburua gazteak “modu seguruan” mugitu ahal izatea da.
  • Pasadan urtean 1500 gaztek erabili zuten zerbitzua.

Bigarren urtez, Gababusa ekimena jarri dugu martxan gainerako Lea Artibaiko Udalerriekin batera. Helburua gazteak “modu seguruan” mugitu ahal izatea da. Horretaz gain, eskualdeko gazteen arteko kohesioa eta elkar ezagutzea be bultzatu nahi ditugu, azken finean horrelako egitasmoek eskualde izaera indartzen baitute. Pasadan urtean 1500 gaztek erabili zuten zerbitzua.
Funtsean, proposamena, batez be, itzulerako autobusak jartzearena da. Horrela, eskualdeko jai esanguratsuenetan, 02:30ean eta 05:30ean, autobusak eskualdeko edozein herritara itzultzeko aukera eskainiko dute. Joaterakoan, hau da, jaira joateko, garraio publikoaren aldeko apustua egingo da, posible den kasuetan. Dena den, informazio gehiago edukitzeko, egun eta ordutegiei buruz batik bat, kartelak jarriko ditugu ohiko lekuetan. Izena ematea beti ere Kultur Etxean egingo da.
Lehen Gababusa Maiatzaren 10ean izango da, hain zuzen ere, Berriatuako Kontzertura joateko. Izena ematea, 3 euroren truke Kultur Etxean egin behar da maiatzaren 9a orduko.
Gababus izena dauka egitasmoak eta eskualdeko 12 udalerriek parte hartu dugu. Egitasmoa, Lea Ibarra, lea Artibai eta Bizkaiko Foru Aldundiaren hartzeko elkarlanaren bidez aterako da aurrera; Foru Aldundiko Udal Gaztedi programaren laguntza izango du.
Dagoeneko, badaukagu Lekeitiotik irtengo diren Gababusen lehen zerrenda

Maiatzak 10, Berriatuko kontzertua.

Maiatzak 17, Markina Xemein eguna.

Ekainak 28, Ondarroako zapato azule.

Uztailak 4, Amorotoko kontzertua.

Uztailak 18 eta 19, Markinako jaiak.

Uztailak 26,  Etxebarriko jaiak.

Uztailak 26,  Ispasterko jaiak.

Abuztuak 2, Mendexako jaiak.

Abuztuak 13 eta 17, Ondarroako jaiak.

Irailak 19, Aulestiko kontzertua