Albisteak

 

Lekeitioko Udalak Garabilla eraikina 2010 urtean egin zuen garaje-partzelatarako. Ordutik salgai egon dira partzela denak prezio berean eta ordena konkretuan. Udalak, partzelen salmenta ez zela uste bezala betetzen-eta, ez saltzearen konturako hausnarketa egin du. Eta horren ondorioz oinarri berriak zehaztu dira eta garaje plazei dituzten ezaugarrien arabera jarri zaie prezioa.
 
Lekeitioko Udalaren 2013ko azaroaren 14ko Aparteko Osoko Bilkurak baietza eman zion garaje-partzelak inorentzeko prozesua argitaratzeari, baita zuzenduko duen baldintza-zerrendari ere. Partzelak eskuratzeko baldintzak webgunean edota bulego orokorretan eska daitezke.

Partzela bakoitza metro karratuen arabera ordainduko da. Zentzu horretan, partzelarik txikienak 20.651,54 €-ko prezioa izango du; eta handienak, berriz, 31.214,61 €.

Abenduaren 7a arte izango da izena emateko epea. Horrela, bat baino gehiago partzela berean interesatuta baleude, zozketa bidez esleituko litzateke partzela. Epe hori behin igarota, partzelak zuzenean esleituko zaizkie interesatuei.