Albisteak

 
Lekeitioko Udalak erantzunkizunak eskatuko dizkio Garbiker enpresari joan den aste osoan plastikozko edukiontziak ez jasotzeagatik.  Denboralearen ondorioz edo (azalpenik ez bai dugu jaso enpresatik) ez dira eskualde osoko edukiontziak jasotzera etorri eta horrek arazoak sortu ditu Ondarroa, Ispazter eta Lekeition bereziki. Lekeitioko udala Lea-Artibai Amankomunazgoarekin harremanetan jarri da gaia argitzeko.
Gaur bilera dute Lea-Artibai Amankomunazgoa osatzen duten herriak eta bertan, Lekeitioko Udalak, berriro ere antzeko kasuren bat gertatuz gero,edukiontziak jasotzeko plan alternatibo bat ezartzea planteatuko du.